Txalaparta

Zure instrumentua, zure erritmoa, zure soinu-istorioa

Txalaparta

Ttakun, ttakun, ttakun… txalapartaren soinua. Sagardoa egiteko sagarrak jotzean sortutako erritmoan du jatorria; euskal perkusio-instrumentu tradizional hau binaka edo taldean jotzen da, energiaz eta zehaztasunez betetako elkarrizketa erritmikoa sortuz.

Egurrezko, harrizko edo metalezko oholekin, tradizioa, entzutea eta lankidetza uztartzen ditu, gure musika-kulturaren adierazpide berezienetako bat bizirik mantenduz.

Txalaparta eta makilen ilustrazioa

Adinak

Adin guztiak

Iraupena

Ordu erdi

Kokapena

Gopegi, Euskaldun Berria plaza 2

Datak

Iraila-ekaina

Hasi nahi duzu?

Txalaparta jotzea besteari entzuten eta erritmoarekin elkarrizketan aritzen ikastea da. Kolpe bakoitzak, isilune bakoitzak eta erantzun bakoitzak hizkuntza propioa sortzen dute. Gaur egun, musika-tresna honek bere funts tradizionala adierazpide berriekin uztartzen du, iragana eta oraina lotuz.

Zer ikasiko duzu?

  • Txalapartaren jatorria, historia eta bilakaera ezagutzea.
  • Bikoteka jotzeko oinarrizko kolpe-teknika eta erritmoa ikastea.
  • Beste jotzaile batzuekin koordinatzea, elkarrizketa musikalaren bidez.
  • Material desberdinak esploratzea: egurra, harria edo metala.
  • Patroi erritmiko tradizionalak eta modernoak praktikatzea.
  • Entzute aktiboa, inprobisazioa eta lankidetza garatzea.
  • Txalaparta estilo eta musika-proiektu berrietan txertatzea.

Ikastaroaren prezioa

Hautatu zure aukera

Bazkideak
210 €/urtean
Urteko matrikula: 100€

Bazkideentzako kuota berezia.

Ez-bazkideak
420 €/urtean
Urteko matrikula: 200€

Tarifa orokorra.

Urteko prezioak. Ikasturtean zehar klase bat uzten duenak ikasturte osoa ordaindu beharko du.

Nola kobratzen da ikastaroa

Datak eta ordainketen banakapena

  • Elkartearen kuota (familiakoa): 30 €

    Irailaren 15ean kobratzen da, behin bakarrik familia bakoitzeko. Eskoletatik aparteko kobrantza.

  • Matrikula aparte eta klaseak 2 kobrantzatan

    Matrikula (100 € bazkideek · 200 € bazkide ez direnek) aparte kobratzen da, irailaren 15ean. Klaseak 2 kobrantzatan ordaintzen dira: urriaren 6an eta abenduaren 15ean.

  • Eskolako instrumentuak

    Eskolako instrumentu bat erabiliz gero, 24 €-ko urteko kuota aplikatuko da, klaseen 2 kobrantzen artean banatuta.

  • Dos cuotas, la primera en octubre, la segunda en diciembre

Kalkuluaren adibidea (bazkideak)

Matrikula
100,00 €
Musika-hizkuntza
160,00 €
Txalaparta
210,00 €
Eskolako instrumentua (aukerakoa)
24,00 €
Ikastaroaren urteko guztizkoa
494,00 €
Matrikula, aparte (irailaren 15ean)
100,00 €
2 kobrantzetako bakoitza
197,00 €