
Asier Rodriguez
Gitarra klasikoa eta elektrikoa - Baxua - Ukelelea
Gitarrista eta irakaskuntzan hogei urte baino gehiagoko esperientzia duen irakaslea.
Gitarra klasikoan hasi zuen bere prestakuntza eta ondoren jazz gitarra ikasi zuen.
Jazz talde eta banda ugaritan parte hartu du, Gasteiz Big Band eta jazz proiektu esperimentalagoetan (4Roots, adibidez), Bebop, Branka edo Biribay Jazz Club aretoetan, eta Donostiako Jazzaldian, Munijazzen, Jazztzaharrean eta beste hainbat jaialditan.
Zure klaseetan, ikasteaz gain, zure riff eta abestiak asmatu, inprobisatu edo soinuak probatu ahal izango dituzu. Gitarra esperimentatzeko eta ondo pasatzeko espazio bihur dadin.