26-27 ikasturte bukaerako entzunaldiak

Hurrengo ekitaldia

26-27 ikasturte bukaerako entzunaldiak

  • Data: 2027ko ekainaren 14tik 18ra
  • Ordua17:30 – 20:00
  • LekuaDominizubi musika eskolako areto nagusia

2027ko ekainaren 14tik 18ra, eskola osoarentzat, ikasleek kurtsoan zehar ikasitakoa erakutsiko dute

Ikasturte bukaerako entzunaldien ekitaldia festa handia da Dominizubin: eszenatokira igo eta urtean zehar ikasitako guztia familiekin eta lagunekin partekatzeko unea.

Klaseen azken astean izango dira, ekainaren 14tik 18ra, musika eskolan. Arratsaldero, 17:30etik aurrera, eskolako espezialitateak arituko dira: banakako instrumentuak, ahotsa, instrumentu taldeak...

Irakasleek entzunaldiaren eguna eta ordua jakinaraziko diote familia bakoitzari.

Sarrera doakoa izango da, aretoa bete arte. Zatoz gure musikak eta musikariak txalotzera!

Agenda

Hurrengo beste ekitaldi batzuk

Mari Domingi jaia

Ordua18:00
LekuaDominizubi Musika Eskolan

Dominizubiko ikaslerik gazteenek musika jarriko diote Mari Domingiren etorrerari, abenduaren 18an, ostiralean.

Olentzero jaia 2026

Ordua18:00
LekuaIrteera Ondategiko Elizalde elkartearen txokotik

Gabon-gaua musikarekin: Dominizubiko auzokide boluntarioek Olentzerori lagunduko diote Gopegiko kaleetatik egingo duten kalejiran.