Mari Domingi jaia
- Data: 2026ko abenduaren 18a
18:00 – 19:00
Dominizubi Musika Eskolan
Dominizubiko ikaslerik gazteenek musika jarriko diote Mari Domingiren etorrerari, abenduaren 18an, ostiralean.
Aurten ere, Mari Domingiren festan parte hartuko du Dominizubik, Zigoitiko Udaleko Kultura arloarekin batera antolatuta.
18:00etan Mari Domingi musikaz lagunduta iritsiko da Gopegiko plazara. Gure eskolako txikiek Gabonetako kanta tradizionalak abestuko dituzte eta, ondoren, Zentro Soziokulturalean, haurrek Mari Domingiri Olentzerorentzako gutunak emateko aukera izango dute.