2027ko ate irekien jardunaldiak

Hurrengo ekitaldia

2027ko ate irekien jardunaldiak

  • Data: 2027ko maiatzaren 24tik 28ra
  • Ordua17:00 – 20:00
  • LekuaDominizubi musika eskola, Euskaldun Berria plaza 2, Gopegi

Maiatzaren 24tik 28ra Dominizubik ateak irekiko ditu: gela irekiak, minikontzertuak eta instrumentuak probatzeko aukera 2027-2028 ikasturteko izen-emateak baino lehen.

Maiatzeko azken astean «Ate irekien jardunaldiak» egin ohi ditugu, musika eskola barrutik ezagutzeko eta musika gertutik bizitzeko gonbidapenaz.

Arratsaldeetan, 17:00etatik 20:00etara, edonork izango du aukera ikasgelak bisitatzeko, instrumentu eta talde eskola irekietara joateko, irakasleekin hitz egiteko eta atentzioa gehien ematen dioten instrumentuak probatzeko. Goizetan, Gorbeia Eskolako ikasleak eta Zigoitiko jubilatuen elkartea hartuko ditugu, musika emanaldi txikiak eta tailer egokituekin.

Agenda

Hurrengo beste ekitaldi batzuk

Mari Domingi jaia

Ordua18:00
LekuaDominizubi Musika Eskolan

Dominizubiko ikaslerik gazteenek musika jarriko diote Mari Domingiren etorrerari, abenduaren 18an, ostiralean.

Olentzero jaia 2026

Ordua18:00
LekuaIrteera Ondategiko Elizalde elkartearen txokotik

Gabon-gaua musikarekin: Dominizubiko auzokide boluntarioek Olentzerori lagunduko diote Gopegiko kaleetatik egingo duten kalejiran.