EHMEk otsaileko azken asteburuan ospatuko du bere piano jaialdia.

EHMEk otsaileko azken asteburuan ospatuko du bere piano jaialdia.

EUSKAL HERRIKO MUSIKA ETA DANTZA ESKOLEN ELKARTEAK (EHME) "PIANO JAIALDIA 2027" ospatuko du aurten ere otsaileko azken asteburuan.

Ehme logo

Euskal Herriko Musika eta Dantza Eskolen Elkarteak, Musika eta Dantza Eskolek eta haien baitan dauden piano irakasleek antolatutako jaialdia da. Helburua ikasleek pianoa disfrutatzea eta partekatzea da. Jaialdi honetan parte hartzea librea da piano ikasle ororentzat.

Urteroko jaialdi hauek lurraldeka/bailaraka antolatuko dira eta guztiak otsaileko azken asteburuan ospatuko dira, inauteriekin bat ez badatoz, kasu honetan aurreko asteburura pasako baita. Amurrio Araban eskaini da ekitaldi hau egiteko egoitza gisa.

Ospakizun horretarako Euskal Herriko gaiak eta emakumeek sortutakoak aukeratzera animatzen dituzte parte hartzaileak.

Bakarlariek nahiz lau edo sei eskutara jotzen duten musikaz gozatzeko aukera izango dugu. Topaketaren ostean, antolatzaileek klaseak, ikastaroak, kontzertuak eta abar antolatu ahal izango dituzte parte-hartzaile guztientzat, hala nahi izanez gero.

Interesatzen bazaizu, eskatu informazioa zure piano-irakasleari.

Beste albiste batzuk