Santa Zezilia arrakastaz ospatzen da
Ikasle eta irakasleak Zigoitian Santa Zezilia ospatzeko.

Joan den azaroaren 20an, Dominizubik Santa Zeziliaren omenezko jaia ospatu zuen, eta ikasleek hainbat emanaldi eskaini zituzten irakasleekin batera, harro beren ikasle eta pupiloen aurrerapenaz.
Alboka, trikitixa, pianoa, txistua, tronpeta, panderoa... eta festa amaitzeko Santa Zeziliaren biribilketa jotzeko hainbat instrumenturen koordinazio bikaina.
Ikasle, irakasle senide eta gonbidatuok askari partekatu batekin amaitu genuen jardunaldia.
Jaia aprobetxatuz, gure eskolako soka taldea (Eva biolin irakaslea buru zela) Murgia eta Ama Vedrunako eskolekin elkartu zen igandean Santa Zezilia omentzeko.


