
Fernando Rivas Leonardo
Trikitixa - Akordeoia
1965ean Gasteizen jaio zen, eta Donostiako eta Gasteizko kontserbatorioetan ikasi zuen. Akordeoi Espezialitateko Goi Mailako Irakasle titulua eta Trikitixa irakasteko Gaikuntza ditu, eta Kepa Junkera, Xabi Aburruzaga eta Agus Barandiaranekin jo du.
2013tik akordeoi eta trikitixa eskolak ematen ditu Dominizubin. Lautadako Orkestran biolina jotzen du, eta koru-musikaren zale amorratua da.