
Periko Ráez
Batukada - Perkusioa
Kaixo, Periko Ráez naiz, perkusio-jotzailea. Besteak beste, The Hot Wok, Electric Five Samba, Tom Tom Makuts, Gasteiz Big Band eta El Quinteto de la Muerte taldeekin jo dut.
Urte askotako ikasketek, biraek eta kontzertuek perkusioaren mundua sakon ezagutzeko adina esperientzia eman didate. Nahi baduzu, nire musika-ibilbidean ikasitako guztia irakatsiko dizut.