
Maite Colás
Musika hastapena eta musika-hizkuntza, Biola
Txikitatik musika izan dut bidaide. Biola ikasi nuen Jesús Guridi Kontserbatorioan, Musikenen graduatu nintzen eta masterra egin nuen Londresko Royal Academy of Musicen; han biola barrokoa eta Kodály metodoaren araberako musika hastapena ere ikasi nituen.
Hainbat estilo jotzen ditut Et Incarnatus orkestra edo Ácido Folclórico bezalako taldeetan, eta musika kontzertu-aretotik kanpora eramatea gustatzen zait: ospitaleetara, egoitzetara, eskoletara edo kalera.