2026-2027 ikasturterako izen-emateak zabalik
Dagoeneko eman dezakezu izena 2026-2027 ikasturterako Dominizubiko taldekako eta bakarkako klaseetan gure webgunetik.

2026-2027 ikasturterako (irailetik ekainera) izena emateko epea zabalik dago, bai eskolan jada ikasten ari direnentzat, bai ikasle berrientzat. Webgune honetako «Izen-emateak» atalean eman dezakezu izena.
Dominizubiko bazkideek prezio murriztuak dituzte matrikulan eta klaseetan. Bazkidearen kuota familiarra da (30 € urtean).
Instrumentuen kasuan, ikasturtea hasi aurretik irakasleak ikasleekin harremanetan jarriko dira ordutegia adosteko.Ikasle zaharrek lehentasuna dute ordutegia aukeratzeko eta, ondoren, Zigoitian erroldatuta daudenek. Taldeak zuzenean hasten dira euren egun eta ordutegian.
Bazkide kuota eta matrikula irailaren 15ean kobratuko dira.
Ikastaro osoa urteko 2 kuotatan kobratzen da (urriaren 6an eta abenduaren 15ean). Edozein zalantza izanez gero, idatz iezaguzu harremanetarako orrialdetik.


